Arrosadia.org web orriak, diagnostiko komunitario bat egiten ari garen auzokide batzuon kezkan du sorburua, gure lana auzokideekin partekatzeari beharrezkoa deritzogu eta.

Tresna komunikatibo honek eman diezaizkigukeen aukerak ikusita , gure lana partekatzeaz gain, auzotarroi interesatzen ahal zaizkien beste eduki batzuk ere eskaini nahi ditugu. Orri hau topagune bihurtzea gustatuko litzaiguke, denontzat irekia eta beti ikuspuntu eraikitzaile batetik. Auzoa bezain plurala izan nahi duen topagune honetan Arrosadian dauden jarduera, berri edota gertakizunak agertzea da gure asmoa.

Era berean, badaude zenbait kolektibo, elkarte edo entitate arrosadia.org web orrian era altruistan laguntzen dutenak eta berdintasunaren eta errespetuaren baloreen alde agertzen direnak, komunitate anitza, interkulturala eta aberasgarria eraikitzeko asmotan.

arrosadia.org orriak eskaintzen duen plataforma, irabazi-asmorik gabe aritzen garen auzokide batzuok diseinatua eta mantendua da eta norbaitek ekimenen bat bultzatu edo lagundu nahiko balu, etxe honetako ateak parez pare zabalik egonen lirateke.

 


 

arrosadia.org es el resultado de la inquietud de un grupo de personas inmersas en un proyecto de diagnóstico comunitario sobre Arrosadia-La Milagrosa, que vemos la necesidad de compartir el trabajo que se estamos realizando con nuestros vecinos y vecinas.

Pero no queremos quedarnos ahí y viendo las posibilidades que nos brinda este canal de comunicación, nos gustaría ofrecer una serie de contenidos de interés para la gente del barrio, generando un espacio común y de encuentro, con espíritu constructivo y abierta a todos y todas. Un espacio en el que tengan su reflejo actividades, noticias o eventos que se desarrollan en Arrosadia, y que quiere ser tan plural como el propio barrio.

Así mismo, existen diferentes colectivos, asociaciones o entidades que colaboran en arrosadia.org de manera altruista y que defienden valores de igualdad y respeto en favor de una comunidad diversa, intercultural y enriquecedora.

La plataforma que ofrece arrosadia.org está diseñada y mantenida por vecinas y vecinos que sin ánimo de lucro ofrecen su tiempo y  está abierta a recibir todas aquellas iniciativas o colaboraciones que se quieran realizar.